Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Iratzarri dantza lokartu hori

2004/12/17

Euskal dantzaren pattal aldiaz eta alor honen iratzartzeaz idatzi du berriki Jose Inazio Ansorenak ARGIAren orriotan. Hoberako aldaketak gertatzen ari direla antzeman du Ansorenak. Zenbait dantzari eta emanaldiren kalitatea, eta egoera aztertzeko ekimenak ditu irudipen horren oinarri. Azaroko azk...

Horra Mari jaialdia Hezkuntza Esparruan

2004/12/16

Gure gazteek Musika Eskolak prestatutako jaialdi batean hartu zuten parte. Anek eta Aiert-ek prestatuko taldeak zinta-dantza, agurra eta arin-arina dantzatu zituzten. ...

Felipe Manterola, XX. mende hasierako argazkiak

2004/12/13

Aitortzen dut, argazki zaharren liburuek galdu egiten naute. Orduak eman ditzaket XX. mende hasierako argazki eder horiei begira. Egunotan Durangoko azokan aurkitutako argazki liburu batekin liluratuta nabil. Felipe Manterola. Baserri giroko gizarte argazkilaria liburua, Josu Bilbao Fullaondo-k apa...

Aldaerak: Gipuzkoako dantzen urratsak

2004/12/08

Durangoko azokak dantzaren aldetik ekarri duen nobedadeetako bat Adaerak: Gipuzkoako dantzen urratsak liburu eta DVDa da. Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratu du Ramon Santxez-ek prestatutako Gipuzkoako dantzen sailkapena, eta Jon Maya, Aiert Beobide, Aritz Salamanka eta Nagore Indakoetxea dantz...

San Andres eguzkitsua

2004/11/30

San Andres eguna eguzkitsua izatea notizia baino gehiago milagroa da azken urteotakoak ikusita. Euria, hotza, haizea eta elur-ura izan ditugu urte mordoska batean. Gaur eguzkia egin du, eguna fresko, baina eguzkitsua, eta herria jendez gainezka izan da. Ikusi Untzaga plaza. Orain hamar urte a...

Kultura Saila eta Athletic

2004/11/29

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Athletic-i eman behar dizkion 360.000 euroen kontua irentsi ezinda nago. Ostiral arratsaldean entzun nuen irratian eta sutu egin nintzen. Ahazten saiatu naiz, baina ezin, larunbatean Oiartzunera, Herri Musikaren txokora iritsi, eta Xabier Etxabe lagunak berehala a...

Harzkumia

2004/11/29

...eta kitto aldizkaritik proposatu ziguten zutabe bat idaztea aldian behin. Enrike, nik edo kezkako norbaitek idatz zezala. Beste bolondresik ez zegoenez, Enrike eta biok batera egitea erabaki genuen. Tratua ona izan da. Lehenengoa argitaratu dugu eta nik momentuz argazkirako aurpegia eta sinadura...

Izar jaio da

2004/11/10

Izar jaio da gaur, azaroaren 10ean, goizeko ordubata aldean. Izar primeran dago eta amatxo Ainhoa ere ondo dago, nekatuta baina pozik. Jaiotzean 3,3 Kg pisatu ditu Izar Araolaza Larrañagak. Aitatxo ere poz-pozik. ...

Ordenagailu madarikatuak

2004/11/01

Joan den asteartean ordenagailua piztu, posta programa irekitzera joan, eta krak, disko gogorrak katakrak egin zuen. Ordenagailua itzali egin zen bera bakarrik, eta ezin izan nuen berriz martxan jarri. Hiru egun egin zituen ordenagailuak dendan eta azkenean okerrena erantzun zidaten. Ez zuela arreg...

Telebista folklorikoa

2004/10/22

Telezaborra izeneko blog-ean ETB-ri kritika egiten zaio Ondorioa ondoko hau: Oso topikoa gertatuko da, baina egia da: kate hori folklorikoa da. Dantza lehiaketak, artzain txakurrak, esku pilota egunero, su artifizialak, Faltzeseko entzierroak... Joder! Pentsatze hutsarekin sutu egiten naiz. ...

Harpidetu