Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Momotxorroak, kaldereroak eta hartzak

2006/03/16

Berandu baina seguru dator Eibarko aratosteetako kronika. Hiru aste pasa dira dagoeneko inauterietatik, baina dagoeneko iazko kontuak direla iruditzen zaigu. Iragarri bezala otsailaren 24an Galdakaoko Andra Mari dantzari taldea izan genuen Eibarren, aratusteetako barixakuan ohikoa den kalde...

Zein da zure diagnostikoa? Eta erremedioak?

2006/03/10

Xabide enpresako langile baten bisita izan nuen atzo. Dantzaren alorrari termometroa jarri eta hartu beharrekoa neurriak eta egin daitezken proiektuei buruzko proposamenak jasotzera etorri zen. Eusko Jaurlaritzak enkargatu dio lan hori Xabide enpresari, eta horretarako sektoreko zenbait pertsonar...

Soka-dantza, sokadantza ala soka dantza?

2006/02/23

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak sokadantza idazkera, marratxorik gabe eta elkartuta, jasota duela aipatu dit Mikel Sarriegik aurreko mezuaren erantzun batean, eta nik berriz soka-dantza idazten dudala. Arrazoia du Mikelek eta eskertzen diot gaia atera izana, nire idazkeraren arrazoiak azaltzek...

Soka-dantzaren loraldiaz

2006/02/20

Irakaslearekin iritzi-trukea izan ondoren, badaukat aurten unibertsitate ikasketetan egin behar dudan lanaren izenburua. Karlos Santxez Ekiza izango dut lan honetan tutore. Txistularia eta musikologoa, ttuntuneroen inguruan egin zuen tesia, eta txuntxunoerak izenburupean argitaratu ditu bere dokto...

Titulorik gabeko dantza maisua

2006/02/20

Arte Eszenikoen alorreko zenbait agentek Eusko Jaurlaritzari Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola Ofiziala sortzeko eskaera egin diola eta ondokoa aipatu nuen ostiralean dantzan posta zerrendan: Argi dagoena da hemen mugitzen ez denak ez duela ezer lortzen. Eta non gaude dantzariak? Geldi, gure e...

Indartsu, baina ez horren fin

2006/02/10

Gaurko Berrian, Maskaraden inguruan idatzi ditudan pare bat artikulu argitaratu dira. Batean aurtengo Urdiñarbeko dantzarien prestaketa-lanetan aritu diren bi dantza-maisurekin izandako elkarrizketaren ondorioak bildu ditut. Jean Pierre Bordagarai eta Marxel Bedaxagarren hitzak jaso ditut bertan. ...

Ihaute bizirik

2006/02/03

Juan dan astelehenian Naparruako Zubietan eta Iturenen egon gara, hangotxe joaldunen horrek dunba haundixen, arran eta zintzarri-hots betikuen piztueran. Uniberso asko kabitzen ei da orratzaren buruan be eta Eibarren biharregun illun txamarra lagata, karnabalera, fiestara, espilluaren bestekaldera ...

Altsasuko inauteriak Eibarren

2006/02/03

Galdakaoko Andra Mari dantzari taldea Eibarren izango da Kezka dantza taldeak eta Eibarko Udalak gonbidatuta. Talde horrek orain 25 urte berreskuratu zuen Altsasuko inauteria ekarriko du Eibarrera. Eibarko Kaldereroen jaiarekin bat egingo du Galdakaoko Andra Mari taldeak eskainiko duen Altsasuk...

♫♪Caldereros, somos de la Hungria, que venimos en tren especial!♫♪

2006/02/03

Aratusteetako ostiralean iritsi ohi dira Kaldereroak Eibarrera, eta aurten ere halaxe egingo dute, otsailaren 24an, arratsaldeko 19.30etatik aurrera. Kezka dantza taldearen ekimenez Hungariako kaldereroen jaiak, kantuz eta dantzaz berrituko du tradizioa. Aurtengoan gainera, bidaide bereziak izan...

Kaldereroak Eibarren, historia laburpena

2006/02/03

Trenean bai, trenean iristen omen ziren kaldereroak Eibarrera, eta gaur egun ere, Urkizun elkartu ondoren Estazioan izaten du Eibarko kaldereroen konpartsak abiapuntua. Baina noiztik ospatzen dira kaldereroak Eibarren? Donostiakoen berri bilduko dugu lehenik eta behin. Aratusteak Donostian, 1827...

Harpidetu