Dokumentuaren akzioak
Un baile que derriba muros
Dantzan Ikasi Topaketak: Dantzaren transmisiorako lanketa eta proposamenak
Goizeko saioa:
09:30 Harrera
09:45 Aurkezpena
10:00 Mikel Sarriegi (Aurtzaka): Puntu, aldaira, printzipio eta erregelak
Dantza-mugimenduen sistematizazioa, gipuzkoar maisuen sistemaren bilakaera eta inguruko erreferentziak
10:30 Iñaki Arregi (Ikerfolk): Euskal dantzaren estiloaren argi-itzaletan
Gure dantzakera ageriko egiten duten osagaien orekaren bila. Non dago gure dantzaren estiloaren zera hori? Zerk ematen dio karakterea eta jenioa? Zerk egiten du benetako?
11:00 Maitane Eyheramonho (IDB): IDB: baliabide pedagogikoak
Euskal dantzaren transmisioa bideratu nahian baliabide pedagogikoak sortzeko lanean dabiltza IDBn. Horietako batzuk dagoeneko sarean ikusgai eta erabilgarri daude
11:30 Atsedena. Kafea
12:00 Patxi Laborda (Bilbao Musika – Aiko): Musikatik dantzara: programaketa eredu bat
Nola eraiki dantzaren irakaskuntza, musika oinarri hartuta? Musika-hizkuntzaren oinarriak ezagutzeak dakarren laguntza, eta nola txertatu dantzaren irakaskuntzan. Dantzaren lanketa musika-eskoletan
13:30-15:00: Etena. Dantzan-Biharrian egoitzara bisita gidatua eta otordua.
Arratsaldeko saioa:
15:00 Jon Iruretagoiena (Maritzuli): Orkatiletatik paporaino: saltoaren gora-beherak
Atharratzeko Elgoyhen eskolan jauziaren inguruan eta salto egitearen gaitasuna lantzeko moduaz Dominique Nicibar ‘Burgübürü dantza-maisu zuberotarrak transmititutakoak aipatuko dira
15:30 Maite Irizar (Oñatz): Herriko dantzei eustea: Oñatiko esperientzia
Oñatin ia 400 dantzari mugitzen ditu Oñatz taldeak, haur eta nagusi. 11.000 biztanledun herri batean zer suposatzen du horrek? Zeintzuk dira kudeaketaren gakoak? Zein dantza-eredu transmititzen da eta zertan jartzen da indarra?
16:00 Patxi Larralde (Baztandarrak dantza eskola): Baztango mutil-dantzen irakaskuntza
Dantzakeraren zainketa, mugimenduen arrazionalizazioa, terminologia eta dantza-urratsen taula koreografikoa
16:30 Mahai-ingurua: Dantzan Ikasi topaketak: balorazioa, iritziak eta aurrera begirakoa
17:30 Topaketaren soka-dantza, jauziak eta mutil-dantzak!
Dokumentuaren akzioak