Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Dantza Coliseoan: Aracaladanza: Nubes

Dokumentuaren akzioak

Dantza Coliseoan: Aracaladanza: Nubes

Aracaladanza: Nubes

2011ko urriak 12, asteazkena, 17:00etan

Irudimen handia zuen margolari belgikarra zen René Magritte. Bere margolanetan ezinezko gauzak agertzen ziren: sagar erraldoia, gizonen euria, behatz eta hatzazkalak zituzten zapatak... eta lainoak, lainoak behin eta berriz ageri ziren bere lanetan. Magritteren mundu irudimentsu horretan oinarritzen da Aracaladanzaren Nubes lan hau. Dantza, musika eta gauzak elkartzen dituen ikuskizun ederra. Ametsetan bezala, irudimenak ez du mugarik ikuskizun honetan, lainoetan egotea bezala da!



Enrique Cabrerak sortu zuen 1994. urtean Aracaladanza konpainia, eta ordutik dantza eta arte eszenikoen alorrean erreferentzia saihestezina bihurtu da konpainia honen lana. Heldu, gazte zein umeentzat egindako lanek arrakastaz bete dituzte mundu osoko antzokiak. Nubes ikusgarria Madrilen estreinatu zen 2009an, eta sariak bata bestearen atzean etorri dira:  Dantza ikuskizun onenaren Feten saria 2010ean, ume ikuskizun onenaren Max saria 2011an, e.a.



Aracaladanza: Nubes
  • Zuzendaria: Enrique Cabrera
  • Koreografia: Aracaladanza
  • Dantzariak: Carolina Arija Gallardo, Jorge Brea Salgueiro, Natalí Camolez, Raquel de la Plaza Húmera, Ignacio Martín Prieto, Jimena Trueba Toca.
  • Zuzendari-ondokoa: Natalí Camolez
  • Musika: Mariano Lozano P. Ramos, Penguin Café Orchestra
  • Jantziak: Elisa Sanz
  • Eszenografia eta atrezzoa: Elisa Sanz / Ricardo Vergne
Iraupena: 50 minutu.

Aracaladanza: Nubes
2011ko urriak 12, asteazkena, 17:00etan
Eibar, Coliseo antzokia
Sarrera: 5


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com