Dokumentuaren akzioak
Igartzaratu dugu ezpata-dantza
Beasainen, 2007ko irailaren 9an.
Zeru urdin eta garbiak ongietorria egin zigun goizean goizetik Beasaingo Loinazko San Martin plazan bildu ginen Igartzako Dantzarien I. Eguna ospatzera bertaratu ginen dantzari zein ikusle guztiei.
Eguerdiko 12.00etan puntuan ekin genion berritasunak ematen duen ilusio eta irrikaz, plaza nagusitik Igartza monumentu multzorainoko ibilbideari. Joseba Juarez dantzaria joan zen buruzagi guztion aurretik eta jarraian joan ginen gainontzeko 60 dantzari eta 11 musikariak, baita gaztetxoak ere, ezpata-ilara luzean. Hiru kapitain nagusiak Maitane Alonso, Xabier Ruiz de Azua eta Mikel Sarriegi izan dira. Loinazko ezpata-dantzari txikien bi kapitainak ere gurekin izan genituen, Haritz Mujika eta Iñaki Cia.
Soinean eraman genituen jantziak, orain 200 urteko Beasaingo udaleko akta zaharretan deskribatzen zirenetan oinarrituak egin ditugu, eta Jaione Barandiaranek izan du ardura nagusia. Eskuartean eraman genituen ezpata luzeak, Joseba Juarezek hartutako lanei esker egin dira, garai batean Zaldibian eta Ordizian Pujanatarren garaian erabiltzen ziren ezpatak eredu hartuta, hain zuzen. Aipatu ordea, aurtengo lehen aldi honetarako ez genuela jantzi guztiak egiteko aukerarik izan eta Eibarko Kezka dantza taldeak utzi zizkigula Arrateko dantzariek erabiltzen dituzten bai soineko zuriak, bai falta zitzaizkigun ezpatak. Gure eskerrak beraz, beraiei. Ildo beretik, janzkeren inguruan emandako aholku eta bestelako laguntzarengatik ,ezin eskerrak eman gabe utzi bai Oier Araolaza, bai eta Juan Antonio Urbeltz ere.
Bide-gurutze nagusietan ezpata-zubiak eginez iritsi ginen Igartzara, eta hemen, bertako monumentu multzoko eraikin bakoitzean aurrez prestatutako dantza eta protokoloak burutu genituen, bai Oria ibaiaren gaineko zubi zaharrean bertan, nola Jauregian , Burdinolan, Ermitan eta baita Errotan ere; berritze-lanak medio, aurtengoan Dolarea Ostatuan egiterik izan ez bagenuen ere. Protokolo hau, ezpata-dantzariek behin zubia egindakoan kapitainek eraikinera sartu eta leihoa irekitzean zetzan, garai batean Igartzako jaunak jabetza aldatzerakoan egin ohi zuen gisan, hain justu.
Eskertzekoak izan ziren gu bezain partaide ziren ikusleen aldetik behin baino gehiagotan entzundako txalo-zaparradak, beraiek ere gustura zeuden seinale.
Azkenik, jauregiaren barnean amaitu genuen denok irribarre zabalak aurpegian eta guztia ongi joan izanaren lasaitasuna barnean genuela. Giro atseginean eta Beasaingo Dolarea jatetxekoek prestatutako bazkari ederrarekin eman genion amaiera Igartzako Dantzarien I. Egunari. Datozen urteetan, aurtengoak eta aurten gure artean ez ziren partaide gehiago ere animatuko direlakoan, datorren urtera arte!
Prentsaren jarraipena:
http://www.diariovasco.com/20070908/tolosa-goierri/baile-espadas-igartza-20070908.html
http://www.diariovasco.com/20070910/al-dia-local/danza-musica-brillo-colorido-20070910.html
http://www.diariovasco.com/20070911/tolosa-goierri/igartza-vibro-danzas-20070911.html
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aurtzaka dantza taldea
Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab.
Aurtzaka dantza taldea
Garmendia Otaola 9
20200 Beasain
www.aurtzaka.com
aurtzaka@gmail.com
Jasotako azken erantzunak
- Iñaki Zugasti on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Aurtzaka dantza taldea on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Oier Araolaza on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Agurtzane Agirre Mujika on Joseba 2014/11/08
- Emak Bakia Dantzan on Joseba 2014/11/08
- Jon Goya on Joseba 2014/11/08
- Aritz Ibañez Lusarreta on Joseba 2014/11/08
- Izaskun Salazar on Joseba 2014/11/08
- Oier Araolaza on Joseba 2014/11/08
- Mikel Sarriegi on Joseba 2014/11/08
Barkatu nire ignorantzia, baina arropak modifikatuak daude egun horretarako o horrela izan dira beti ?? Dotoreak eta ikusgarriak dira, baina "bonbatxo beltzak" horiek turkiarrak dirudite edo Partizanoak. Erantzun baino lehen " ¡¡ es una pregunta inocente que ya sabemos como es esto de internet !!"
Amaitzeko, pasada bat dirudi eta datorren urtean hor egongo naiz.,
Aio !!
Jantziak Beasaingo Udalean XIX.mende hasierako aktatan jasotako deskribapen zehatzari jarraituz prestatu genituen. Ezpata-dantza osatzeko erabiltzen zena zen, eta bertan aipatzen du "calzón corto de paño negro". Hau bera da Iztuetak garai hartan aipatzen zuen "zaraula beltz, belaunetarainoko motzak". Eta zaraula gaztelaniazko zaragüelles-en parekoa izanik, Akademi Españolaren arabera:
zaragüelles.
(Del ár. hisp. saráwil, este del ár. clás. sarāwīl, y este del arameo sarbāl[ā] o sarbēlā o sarbalā).
1. m. pl. Calzones anchos y con pliegues, que forman parte del traje regional valenciano.
Ba hortik datorkio forma hori. Eta hortik beste kultura exotiko horiekiko itxura eta ebokazioa.
Baina kontutan izan behar da, XVII. mendean dagoeneko modan zeudela Europan mota horretako jazkiak. Ikusi bestela Flandriako pintura honen erdialdeko pertsonaia:
http://www.ibiblio.org/wm/paint/auth/avercamp/ice-scene-mauritshuis.jpg
Ea ba datorren urtean ikusten garen.