Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Hauteskundeak eta dantzasokea

Dokumentuaren akzioak

Hauteskundeak eta dantzasokea

Loinatz egunean konturatu ginen. Bitxikeria besterik izango ez dena, baina tira, gure, dantzarion eta dantzaren, mesedetarako denez, nabarmendu nahi duguna.

Joan den igande honetan egin da Beasainen ohiko den Agintarien edo Udalbatzaren soka-dantza (ikus dantzan.com, Goierriko Hitza). Hainbat gorabehera edota aitzakia tarteko, ez dute zinegotzi guztiek dantzatzen normalean. Eta hara non, azken urte hauetan dantzasokan formalidadez eta grina handienarekin parte hartu duten zinegotzien alderdiek, azken hauteskunde hauetan emaitza hobeak lortu dituzten!!!

Hau da gutxigora beherako kasuistika:

 

EAJ: urtero ia zinegotzi guztiek parte hartzen dute (357 bozka gehiago)

Bildu: legez kanpo utzitako zinegotzi-gaiek beti erakutsi dute sokan ateratzeko gogoa, eta askotan sokaz kanpo dantzatu izan dute (894 bozka gehiago).

PP: beti parte hartu dute bere ordezkariek (beren zinegotzia mantendu dute).

EB+Aralar: gehienetan parte hartu du (EBtuak bere zinegotzia galdu du, baina Aralar-ek irabazi du)

PSE: aspaldian ez dute sokan parte hartzen (314 bozka eta 3 zinegotzi galdu dituzte).

Hamaika bat: aspaldian ez dute sokan parte hartzen (lehengo EArekiko 326 bozka eta 2 zinegotzi galdu dituzte)

 

Esandakoa, bitxikeria izango da, baina ea hurrengo Udalbatza oraindik eta gehiago animatzen zaigun eta azken urteetako soka murritz samar hori luzatzea lortzen dugun.

 

Dokumentuaren akzioak

Replica Rolex
2011/09/23 07:43
I like fashion Replica Watches, here we have many cheap Replica Rolex Watches, our store offer many best Replica Breitling Watches, Omega Seamaster Watches is fashion.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com