Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea DANTZARI BERRI BAT IGARTZAN: ZALDIKOA

Dokumentuaren akzioak

DANTZARI BERRI BAT IGARTZAN: ZALDIKOA

Irailaren 7an Igartzako dantzariek gure urteroko agerraldia egingo dugu. Zaldikoak Jauregiko hormatik plazara jauzi egingo du, eta Elgoibarko Errosarioko Amaren kofradia etorriko da gurekin batera dantzatzera.

Zaldikoa

Orain urte batzuk J.A. Urbeltzek ohartu gintuen Jauregiko horma zaharretan dauden piktogrametako batean dagoen irudia zaldiko batena izan zitekeela. Europa guztian arrunt zabalduta daude zaldiko dantzariak, eta oso pertsonai dokumentatua da, baita gurean ere. Ezagunak ditugu Iruñeako zaldikoak, Lantzeko inauterietakoa, eta nola ez, Zuberoako maskaradetako zamaltzaina...

  

Igartzako Jauregia, XVI.mendea

Igartzako piktograma XVI. mende ingurukoa izan daiteke, eta antz handia dauka beste euskal irudi batzuekin. Aurten jakingo dugu ea Igartzako zaldiko honek dantzan badakien, ezpata-dantzariekin batera arituko baita segizioan.

  

Nafarroako Comptos Artxiboa XIV.mendea / Oiartzun, K.a. III-II mendea

Elgoibarko dantzariak

Zaldikoa alde batetik, eta Errosarioko ezpata-dantzariak bestetik. Elgoibarko Haritz dantza-taldeak 40 urte bete ditu aurten, eta aitzakia polita dugu gurekin batera dantzatu daitezen gonbidatzeko. Urriaren lehen asteburuan Errosarioko Amaren egunean beren herriko izen bereko kale inguruan dantzatzen duten ezpata-dantza bizi eta indartsua erakutsiko digute.

Eguna borobiltzeko, bazkaria eta erromeria egingo ditugu, eta parte hartu nahi duzuen guztiei luzatzen dizuegu gonbidapena.

Hau da egunaren egitaraua:

EGITARAUA:

12:00 Segizioa Beasaingo udaletxetik Igartzaraino.

12:30 Ezpata-dantzen saioa Igartzan.

          Errosarioko Amaren Kofradiako Ezpata-dantza

13:30 Sagardoa kupeletik

14:30 Bazkaria Igartza Jauregian.

18:30 Erromeria Aiko taldearekin.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com