Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Hartz dantzariak Trotus ibarrean

Hartz talde handi bat eskean ikus daiteke irudiotan Errumaniako Trotus bailarako Moinesti eta Asau herrietako inauterietan. Danbor handi, txistu, txilibitu edo txirulen erritmora etxera hurbildu eta dantza egiten diete bertakoei, besoak goian dituztela, bizkarrean zintzilik dituzten borla gorri handiak alde batera eta bestera astinduz. Hartz bat bi laguntzailek sorbaldan eusten duten makil luze baten gainean zutitzen da momentu batean, ezpata-dantzetan sarri ikusten figura gogora ekarriaz. Errumaniako hartz dantzariak. YouTube, Albu Diana 2013-12-27.

Dokumentuaren akzioak