Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak XX. Mendea

Dokumentuaren akzioak

XX. Mendea

Mariano eta Anastasio Leandro: Bolero Maisuak 1994

Murtziako Fuente-Alamoko Bolero Eskolako dantza-maisuen dinastia baten azkenak dira Mariano eta Anastasio Leandro. Dantza boleroa zer izan den ikusteko aukera zoragarria eskaintzen du bideo honek. 1994. urtean Murtzian, Yeclan hartutako irudiak argitaratu ditu Manuel Sanchez Martin-ek Colección Memorias de la Tradición en Internet bilduman. Mariano eta Anastasio Leandrok "malagueña bolera" bat dantzatzen dute Amalia eta Faustinarekin. Malagueñak fandango aldaera bat dira, eta Fuente-Alamoko dantza-maisuen errepertorioan ohiko piezak dira jotak, sevillanak eta boleroekin batera. Anaiak dira, aitarekin ikasi zuten biek, baina estilo desberdinak dituzte. Amaliak ere Mariano eta Anastasioaren aitarekin, Anastasio Leandro hau ere, ikasi zuen. Marianorekin dantzatzen du Amaliak, irudian ezkerrean ageri direnak dira. Faustinak berriz Pedro Leandorekin ikasi zuen, hauen lehengusuarekin. Mariano eta Anastasio Leandro, Bolero Maisuak, Youtube, Manuel Sanchez Martinez, Murtzia, Yecla, 1994-06-26.

Dokumentuaren akzioak