Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak XX. Mendea

Dokumentuaren akzioak

XX. Mendea

Forua: San Inazio 1996 Busturialdeko soka-dantza

Hainbat urtez galduta egon ondoren, 1981. urtean berreskuratu zituen Urdaibai dantza taldeak Busturialdeko soka-dantza edo erregelak. Eskualdeko dantzari nagusien eta Victor Olaetaren laguntza izan zuten horretarako. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak grabatutako bideo honetan 1996ko San Inazio egunean Foruan egindako soka-dantza ageri da. Jaien antolaketaz arduratzen ziren zaragi-mutilak izeneko gazte taldeek dantzatu ohi zituzten erregelak Busturialdean. Zaragi-mutilek, ardo zahagia erosteaz gain, soka-dantzaren antolaketa bere gain izaten zuten. 1996ko soka-dantza honetan dantzariak hauek dira: Jose Antonio Agirre (Aurreskua), Gabi Madariaga, Julen Bilbao, Iñazio Ikazuriaga, Sergio Foruria, Kepa Olano, Julen Ondurza eta Jesus Irazabal (Atzeskua). Txistulariak: Jabier Irazabal eta Jesus Manuel Azpiazu. Atabaleroa: Juan Luis Ibarguengoitia. Irudiak: Andra Mari dantzari taldea. Youtube, andramaridantzatalde, 2012-11-13.

Dokumentuaren akzioak