Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala

Dokumentuaren akzioak

Tradizionala

Urdiñarbeko maskaradak 2019 mustrakak

Igande honetan, urtarrilaren 6an hasiko dira maskaradak Zuberoan eta Urdiñarbeko gazteek dena prest dute inauteriei hasiera emateko. Abenduan mustraka batean izan ginen Urdiñarben eta Elorri Berrogain, gorrien txerreroarekin eta Peio Bedakaratz dantza-maisuarekin eta prestatzailarekin izan ginen. Beraiek kontatu digute aurten aitzindari talde bi izango direla maskaradetan, gorriak eta beltzak. Elorrik gainera, barrikada haustearen puntua dantzatu digu. Ikusi Zuberoako Maskaradak 2019 egutegia eta joan aurretik ez ahaztu Manexaren Gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko irakurtzea. Irudiak: Eire Vila. Urdiñarbeko maskaradetako mustrakak, 2018-12-09. 

Dokumentuaren akzioak