Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Nafarroa

Dokumentuaren akzioak

Nafarroa

Baztango dantzak 1990 Katadera-dantza

Baztango iostaketa-dantza edo irri-dantzetako bat da honako katadera-dantza hau. Hiru katadera edo aulki lerroan jartzen dira, bata bestearen artean tarte bat utzita. Soinua hastearekin batera dantzariak ordularien orratzen kontrako aldera zortzi urrats egiten dituzte aulkien inguruan hasierako lekura iritsi arte. Gero, biribilketa hastearekin batera, kataderen inguruan jira biraka hasten dira eta hau egitean nahasten denak zigorra jasoko du. Baztanen mutil-dantza eta zortzikoez gain oso ohikoak izan dira irri-dantza hauek ere. Nafarroako TVE-k Dantzak, Nafarroako dantzen inguruko telebista programa sorta baterako egin ziren grabaketa hauek Mintxo Garaikoetxeak helarazi dizkigu. Katadera dantza. TVE Navarra, 1989-90.

Dokumentuaren akzioak