Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Baztango dantzak 1990 Baztango zortzikoa

Dokumentuaren akzioak

Baztango dantzak 1990 Baztango zortzikoa

2015/11/23 12:40

Baztanen, Zigako etxe baten atarian, Baztango Zortzikoa dantzatzen ageri zaizkigu irudiotan dantzariak. Ez dira mutil-dantzen sortan sailkatzen normalean zortzikoak, baina plazan horiei lotuta ageri da maiz, askotan mutil-dantzen ostean, dantzaldiaren amaieran egiten baita. Lantzen edo Baztanen dantza autonomo bezala egiten bada ere, bai Baztanen eta bai beste zenbait herritan ere (Malerrekan, Bortzirietan...) soka-dantzetako dantzetako bat izan ohi da. Baztango zortzikoa, 2/4ko erritmoan, erlojuaren orratzen kontrako norabidean dantzatzen da. Agustin Eraso eta Fernando Leiza ari dira musikari, lehena txistuaz eta bigarrena, aldiz atabalaz. Nafarroako TVE-k Dantzak, Nafarroako dantzen inguruko telebista programa sorta baterako egin ziren grabaketa hauek Mintxo Garaikoetxeak helarazi dizkigu. Baztango zortzikoa, Ziga, TVE Navarra, 1989-90.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.