Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

zuberoako-makila-dantza etiketa duten bideoak

Muskildi: Makila-dantza 1991

Muskildin makila-dantza egiten gaztetxo zuberotarrak. Muskildin hartutako irudiak dira, 1991ko maskaradetakoak. Urte hartan Altzai-Lakarriko herritarrek eman zituzten maskaradak. Badirudi Muskildiko dantzari gazteak direla barrikadetan Altzai-Lakarriko arizaleei harrera egiten. Dantzariak borobilean kokatuta, jauzien erara dantzatzen ikusi izan ditugu Zuberoako makila-dantzan, baina ez da kasua. Irudi hauetan bederatzi dantzari ari dira dantzan lauko, hiruko eta biko hiru ilaratan antolatuta. Bi zati ditu dantzak. Lehenengoan, bakoitzak bi makila eskuetan hartuta dituztela hanken azpitik eta gainetik kolpatzen dituzte. Bigarrengoan, berriz, makilak lurrean ipintzen dituzte eta inguruan saltoka aritzen dira euren abilezia erakutsiz. Bizkaia eta Gipuzkoan egiten den txakollin dantzaren tankera du Zuberoako makila-dantza honek. Irudiak: Txebi Arriaga. Makila-dantza, Altzai-Lakarriko maskaradak, Muskildi, 1991.

Dokumentuaren akzioak