Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

zinghenesta etiketa duten bideoak

Canale d'Angordo: La Zinghenesta inauteria 2016

Inauteri igandez, etxez etxeko puska-biltzea eta epaiketa egiten dituzte Italiako Canale d'Angordo herrian, Veneto eskualdean Dolomiten magalean. Pertsonaia ugari ditu inauteriak, eta guztien buru La Zinghenesta izenekoa, urtero aukeratzen duten herriko neska gaztea. Hura laguntzen aritzen dira Matel eta Lache pertsonaiak, Zinghenestarekin batera taldea gidatzeko ardura dutenak. Gainerako pertsonaiak, Belli (ederrak) eta Brutti (basatiak) dira. Taldean daramate, karabineroek preso hartuta, Inauteri Jauna, eta puska-biltzea amaitutakoan epaitu eta urkamendian hiltzera zigortzen dute. Hala amaitzen da inauteria, hurrengo urte arte. La Zinghenésta, Canale d'Angordoko inauteria, Carnival King of Europe, 2016.

Dokumentuaren akzioak