Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

zigor-dantza etiketa duten bideoak

Eskoriatza 2025 Zigor-dantza

Zigor-dantza deituriko soka-dantza edo aurreskua berreskuratu du Eskoriatzako Gorosarri dantza taldeak. 77 urtez galdua egon da dantza eta 1948ko bi argazkitatik eta herritarren oroitzapen batzuetatik abiatuta birsortu dute. Horretarako Eskoriatzako Santa Agedako aurreskua eta herrian dantza-maisu ibili diren Joaquin Manterola errenteriarrak eta Mario Padilla otxandioarrak erabili izan dituzten dantza moldeak hartu dituzte kontutan. Testigantzen arabera zigorra edo makila erabiltzen zen dantza honetan, beraz, aurreskua eta atzeskua zigor bana eskuan dutela dantzatu dira. Irudiak: Oier Araolaza. Zigor-dantza, Gorosarri dantza taldea, Eskoriatza, 2025-07-01.


 

 

Dokumentuaren akzioak