Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

zangoza etiketa duten bideoak

Zangoza: Erronkariko Ttun-ttuna 1974

Zangozako plazan 1974. urtean dantzatutako ttun-ttuna ageri zaigu bideo honetan. Lehenik dantzari musikari eta erraldoien kalejira edo desfilea dago grabatuta RTVEk argitaratutako irudi hauetan, eta jarraian, udaletxe atzeko Gazteluko armen plazan dantzaturiko Erronkariko ttun-ttuna. Zangozako irudiak izanik eta dantzarien janzkeragatik Rokamador dantza taldeko dantzariak izango direla ondorioztatu dugu, eta hala baieztatu digu irakurle batek. Almadien Egunaren baitan Zangozan eginiko festako dantza emanaldiko irudiak dira. Rokamador taldea 1972an sortu zen, eta, irudi hauen arabera, badirudi hasiera-hasieratik plazaratu zutela gaur egun ere beren errepertorioan gordetzen duten Erronkariko ttun-ttuna. Ez da harritzeko Zangozako dantza taldeak Erronkariko ttun-ttuna dantzatu izana. Geografikoki gertu izateaz gainera, Erronkaritik kanpoko hainbat dantza taldek ikasi eta dantzatu izan duten ttun-ttuna XX. mendean, eta Erronkarin bertako dantzariekin batera kanpoko taldeen lana lagungarri izan da ingurutxo honen iraupenean. Ikusi hemen Erronkariko ttun-ttunaren inguruko historiaren zenbait pasarte. Erronkariko ttun-ttuna, Zangoza, 1974.

 

Dokumentuaren akzioak