Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

zalacain-el-aventurero etiketa duten bideoak

Zalakain abenturazalea 1955 dantzak

Zalacain el aventurero filmeko dantza-irudi batzuk jaso ditugu bideoan, Juan de Orduñak zuzendu zuen filma 1955ean Pio Barojaren nobelan oinarrituta. Lehendabizi, Martin Zalakain eta Kattalin protagonistak, sueltoan dantzatzen ikus daitezke gainontzeko ezkon gonbidatuekin batera. Ondoren, Gipuzkoako ezpata-dantzako ezpata txikien zatia dantzatzen agertzen dira bost gazte; besoak gurutze forman zabal-zabal eginda txistuaren erritmora. Bukaeran, taberna bateko irudiak agertzen dira hainbat dantzari jota dantzatzen ari direla. Pelikulan eszena hori Lizarrako gertaeren inguruan agertzen da. Aurrez sarrera batean argitaratu genituen irudiok, izan ere hauek ez baitira garai hartako filmeetan agertzen diren euskal dantzen irudi bakarrak, eta denak Joselitoren aurreskua eta euskal dantza XX. mendeko filmeetan izeneko artikukuan batu genituen 2008an. Gogoratzen? Zalakain abenturazalea, 1955.

Dokumentuaren akzioak