Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

yan-petit-qui-danse etiketa duten bideoak

Baztango dantzak 1990 Yan petit qui danse

Xanpetrike, Sanpetit, Xanpetikedans, Jean petit qui danse... Hamaika izen eta aldaerarekin ezagutzen dugu dantza hau eta azken hamarkadetan umeak ikusten ditugu dantzatzen batez ere, baina irudiotan ikus daitekeenez helduen dantza ere da. Nafarroako hainbat eremutan (Eugi, Orbaizeta, Luzaide, Arnegi, Baztan...) ezagutu eta dantzatu da, baina Frantzian, Okzianian, Katalan Herrietan ezaguna eta hainbat aldaera dituen dantza da Jean Petit qui danse. 

Baztanen Xanpetikedans, Yan petit qui danse edo irri-dantza izenekin ezagutu izan da, eta bertako aldaeran zortzikoa dantzatzen da borobilean eta ondoren gorputz atalekin jokoa egiten da.

Nafarroako TVEko Dantzak izeneko Nafarroako dantzen inguruko telebista programa sorta baterako egin ziren grabaketa hauek eta Mintxo Garaikoetxeari esker eskuratu ditugu. Yan petit qui danse, Baztan, TVE Navarra, 1989-90.

Dokumentuaren akzioak