Dokumentuaren akzioak
xiru-larrua etiketa duten bideoak
Frantisek Pospisil: Kumpanija 1922-1924
Bi ezpata-dantza mota daude Kroaziako Korçula uhartean. Moreska eta Kumpanija. Moreskan bina ezpata txiki edo satakai darabiltzate dantzariek elkarrekin borroka ikusgarria antzeztuz. Kumpanija ezpata luzeekin, katean egiten den ezpata-dantza da, eta horixe da irudi hauetan ikus daitekeena. 1922 eta 1924 urteetan izan zen Korçulan Frantisek Pospisil filmazioak egiten, eta bi ezpata-dantza motak grabatu zituen, beraz, hurrengo batean Moreska famatua ikusteko aukera izango dugu. Oraingoan aldiz "hilt and point" (helduleku eta punta) erako edo "chain" (kate) ezpata-dantza ageri zaigu, hainbat figura eta joan etorriz osatua, xiru-larru eta danborraren doinura dantzatua (audiorik ez dute grabazio hauek, baina musikariak ageri zaizkigu dantzarien atzean). Juan Antonio Urbeltz-ek euskal dantzazale guztiokin konpartitutako irudi ederrak dira honakoak. Frantisek Pospisil: Korçula (Kroazia), Kumpanija, 1922-1924.
Dokumentuaren akzioak