Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

xinta-dantza etiketa duten bideoak

Xinta Dantza (film laburra)

Zinta-dantza oinarri duen lau minutuko Jorge Gil Munarrizen film laburra da Xinta Dantza. Lan kolektibo baten zatietako bat da honako hau, "Euskal Harriaren ABDa", euskal abezedarioaren letra banarekin lotutako 26 film laburrez osatutako obra, eta hain zuzen, Xinta Dantza X hizkiari dagokion filma da. Jorge Gil Munarriz zuzendariari X letrarekin lotura zeukan, fikzio edo terrore zantzuak eta euskal elementuak izan behar zituen eta lau minututik pasa ezin zen film bat egitea eskatu zioten, eta Xinta Dantza da emaitza.  Bizitzaren eta heriotzaren birak irudikatu nahi ditu filmak zinta-dantzaren bidez.

Oihana Maritorena aktorea da pelikulako protagonista, buruzagiaren papera betetzen du dantzan, eta gainerako dantzariak Legazpiko Korosti dantza taldekoak dira. Xinta Dantza, Euskal Harriaren ABDa, Jorge Gil Munarriz, Moriarti, 2015.

Dokumentuaren akzioak