Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

xinple etiketa duten bideoak

Uztaritze: Kaskarotak 2023 xinple eta marmutx

Uztaritzeko kaskarotek Heraitze auzoko frontoian dantzatutako xinple (00:00-01:06) eta marmutx (1:06-01:45) dantzak dituzue irudietan. Biak dantza-jauzien sisteman oinarritutako dantzak dira eta kaskarotek martxa eta makila-dantzekin batera dantzatu ohi dituzte. Bi dantzen doinuak ezagunak zaizkigu beste hainbat eremu geografikoetako dantza eta kantuetan ere. Xinple dantzaren doinua Zuberoako godalet-dantzan erabiltzen da, adibidez. Xinple dantzan, ordea, urratsak Nafarroa Behereko eta Lapurdiko jauzietan bezala ematen dira. Jean Michel Guilcher-en arabera xinple zein godalet-dantzan erabiltzen den doinu hori XVIII. mendean Frantzian ezaguna egin zen La dragonne izeneko kontra-dantzaren doinuaren aldaera da. Les dragons izeneko balletean ere erabili omen zen XVII. mendean. Marmutx dantzaren doinua ere ezaguna egingo zaizue seguruenik, oso hedatua den Europako kantu zahar bat baitu oinarrian: Marlborough Dukea gerrara joan zenekoa gogorarazten duena, hain zuzen ere. "Marlborough s'en va-t-en guerre" bezala ezagutzen da Frantzian; Espainian, berriz, "Es un muchacho excelente" izango litzateke. Irudiak: Amaiur Aristi. Xinple eta marmutx, inauteriak, kaskarotak, Heraitze auzoa, Uztaritze, 2023-02-12.

Dokumentuaren akzioak