Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

xiberoko-ikastolako-ikasle-ohien-elkartea etiketa duten bideoak

Ezpalak 2013 Kerestuen dantza

Zuberoako maskaradetako pertsonaiak dira kerestuak. Bi izaten dira, nagusia eta laguntzailea, eta zamaltzaina zikiratzea dute haien lana. Biarnesez mintzo dira. Txerreroak lagunduta sartzen dira plazara, eta erdian direla, nagusiak lan egin behar dutela esaten dio laguntzaileari. Honek ez du lanik egin nahi, igandea izanik, harik eta dantzan aritu eta ardoa edan arte. Orduantxe dantzatzen dira, Ezpalak 2013 jaialdian errepikatu den airean, eta bai komikoki dantzatu ere: sudurretik tira, belarrietatik tira, zaplastekoak... Dantza egindakoan, zamaltzaina zikiratzen saiatuko dira, baina hainbat aldiz saiatu arte, ez dute lortuko. Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien Elkarteko (XIIO) gazteak izan gentiuen dantza-joko honen emaile Ezpalak jaialdian. 2012an haiek eman zituzten maskaradak Zuberoan. Ezpalak jaialdia, Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien Elkartea, Kerestuen dantza, Eibar, 2013-05-26.

Dokumentuaren akzioak