Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

xibandiarrak etiketa duten bideoak

Urdiñarbe: Musikaren eguna 2018 Xibandreak

Urdiñarbeko musikaren egunean Xibandreak dantzatzen ageri zaizkigu bideoan. Erdian alkandora zuriz ari direnak, Alienor pastoralean (2014) dantzatu zuten dantzarietako batzuk dira: Jacques Barreix, Marcel Bedaxagar, Christian Chimix, Dominique Berrogain, Battita Berrogain, Jean Michel Bouillon, Jean Pierre Bordagari, Jean Bedakarratz eta Jean Bordaxar.

Xibandreak, xibandiarrak, xibandrik, gibandiarrak... Migel Angel Sagasetak dio jauzi luzeenetakoa dela eta hainbat urrats eta erritmo aldaketei esker, baita ederrenetarikoa ere. XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako dantza lehiaketan sarri dantzatu izan da. Gerora Luzaiden ez zen asko dantzatu, baina bertan bildu ahal izan zuen Sagasetak, Aldats bazterretxeko Juanito, Juan Kruz, Ana eta Jose Migel Luro anai-arrebengandik eta beste batzuengandik.

Hemen urratsen segida:

  • Sinple (lauetan)
  • Pika, aitzina pika
  • Sinple, pika eta hiru, doble
  • Pika eta hiru, sinple (bietan)
  • Sinple, doble, pika (bietan)
  • Sinple lauetan
  • Pika, sinple, pika, doble
  • Ezker hiru, doble
  • Aitzina pika (lauetan)
  • Sinple, doble, sinple, itzul eta hiru
  • Aitzina pika
  • Sinple (lauetan)
  • Pika, zeina, sinple eta hiru, zeina, doble
  • Aitzina pika lauetan
  • Sinple, doble, sinple eta hiru, aitzina pika
  • Sinple (lauetan)
  • Pika, sinple, pika, doble
  • Pika eta hiru (hirutan), itzul eta hiru
  • Pika eta hiru (hirutan), itzul eta hiru
  • Pika eta hiru (lauetan)
  • Sinple (lauetan)
  • Pika, sinple, pika, doble
  • Sinple (lauetan)
  • Kontrapas (lauetan)
  • Pika, sinple kontrapas, doble (kontrapasez)
  • Sinple, doble, aitzina biga (bietan)
  • Sinple kontrapasez (lauetan)
  • Pika, sinple, pika, doble (kontrapasez)
  • Sinple, doble
  • Pika, sinple, pika, doble
  • Ezker, doble, ezker, doble

Irudiak: Maider Bedaxagar. Urdiñarbe, Musikaren eguna, Xibandreak, 2018-05-20.

Dokumentuaren akzioak