Dokumentuaren akzioak
xabier-mujika etiketa duten bideoak
Jaiotz Osa eta Xabier Mujika: Kenophobia
Osa + Mujika konpainiak "Kenophobia" lana aurkeztuko du azaroaren 16an. Jaiotz Osa eta Xabier Mujika Gazteszenan dabiltza beraien hirugarren lana prestatzen. Osak egin ditu koreografia lanak, eta dantzan ere ariko da Oihana Varelarekin eta Raymond Navalekin batera. Xabier Mujika jantzigintza eta eszenografia lanez arduratu da. "Kenophobia" espazio hutsekiko beldur irrazionala da eta sentimendu horretatik abiatuta barne hutsunera iritsiko dira. Festa batean kokatzen da lana, festako poztasun, euforia eta mila koloreren ondoren hutsunea dator. Hiru dantzariak hutsune hori eta horien jatorriaren inguruan arituko dira eta norbanakoaren gabezietan murgilduko dira. Beldurrak gainditu eta beste festa bat iritsiko da. Hori da transmititu nahi duten mezua, gainditzearen garrantzia. Jaiotz Osa eta Xabier Mujika, Kenophobia, 2019-11-15.
Dokumentuaren akzioak