Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

west-side-story etiketa duten bideoak

Jerome Robbins: West side story

Gaur 100 urte bete dira Jerome Robbins (New York, 1918-1998), Broadway konkistatu eta balleta eraldatu zuen gizona, jaio zela. Broadwayko koreograforik arrakastatsuenetakoa izan zen, bere hainbat lan pantaila handira ere eraman zituzten, ezagunena, West Side Story filma dela esan dezakegu. Filma grabatzen hasi eta aste gutxira kaleratu bazuten ere, bi Oscar eskuratu zituen lan harengatik: koreografiarik onenarena eta zuzendaririk onenarena. Robbinsen mendeurren eguna aprobetxatuta, West Side Story filmeko dantza pasarte bat jaso dugu bideoan. 1961ean Estatu Batuetan grabatutako filma; William Shakespearren Romeo eta Julietaren bertsio modernoa eta estatubatuarra. Jerome Robbinsek eta Robert Wisek zuzendu zuten pelikula.  Protagonista nagusiak Natalie Wood, Richard Beymer, Rita Moreno, George Chakiris eta Russ Tamblyn dira. Jerome Robbins, West side story, 1961.

Dokumentuaren akzioak