Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

victor-ullate-konpainia etiketa duten bideoak

Lucia Lakarra EITB Transit

Victor Ullate Balleteko zuzendari artistiko izendatu berri dute Lucia Lakarra dantzaria. ETB Kultura Transit saioan elkarrizketatu dute Zumaiako dantzaria. 14 urterekin joan zen Madrilera, dena utzi eta dantzara. Hiru hamarkada eta gero, bera jaio zen balletera itzuliko da. Bere esperientziatik, dantzari berriei laguntzeko gogotsu dago Lakarra. Bere ibilbidearen eboluzio naturaltzat du zuzendari bihurtzea, baina ez dio dantzan egiteari utziko. Ez du koreografotzat bere burua, horretarako behar den inspirazioa falta duela dio, berak koreografoen lanak agertokira eramaten ditu. Dantzagatik gauza asko sakrifikatu ditu, baina ohituta dago, hori da gustatzen zaiona, disfrutatu egiten du dantzan. Irudiak: ETB1, ETB Kultura Transit, Lucia Lakarra.

Dokumentuaren akzioak