Dokumentuaren akzioak
verdini etiketa duten bideoak
Verdini: Zu zeu
Verdini dantza taldea Zu zeu izeneko koreografia dantzatzen ari da irudiotan. Gaur Down Sindromearen nazioarteko eguna izanik Verdini taldearen irudi hauek ekarri nahi izan ditugu gurera. 25 urteko ibilbidea ospatzeko Victoria Eugenia Antzokian aurkeztu duten ikuskizuneko azken dantza dugu honakoa. 1992an sortu zuen Isabel Verdinik taldea, dibertsitate funtzionaleko pertsonek lan fisiko eta artistikoa garatzeko helburuarekin. Azken ikuskizunean, taldeak bere ibilbidean zehar oholtzaratu dituen hainbat lan berreskuratu nahi izan ditu. Pieza horietako bat da irudietan duzuena, 2013an aurkeztu zena. Verdini, Zu zeu, 2019-02-10.
Dokumentuaren akzioak