Dokumentuaren akzioak
valentina-jauregi etiketa duten bideoak
Bedaio 2018 ingurutxoa
Bedaion, irail hasierako Ama Birjinaren omenezko jaietan dantzatzen dute ingurutxoa. Jon Balerdi eta Gorka Zubillaga dantzariek azaldu dizkigute dantzaren inguruko zenbait kontu. Hiru hamarkada dira gutxienez berreskuratu zela zenbait urtetan utzita egon ondoren. Bedaioko Valentina Jauregik (1930) egindako lanari esker hasi ziren berriro dantzatzen, ordutik urtero dantzatu da. Bedaioko txistulari Juan Antonio Sarasolak (1887) sortu zuen doinua. Irailaren 9an jasotako irudiak dira hauek, banderaria eta txistulariak aurretik doazela sartzen da bikotez osatutako dantzari taldea Bedaioko frontoira kalejiran. Bandera, Juan Antonio Sarasolari 1967. urtean, 80 urte bete zituen urte berean egin zitzaion omenaldirako egin zen. Ondoren, bikoteka eta ilaran, inguru-txikia eta inguru-handia dantzatzen dituzte. Dantza, biribilean dantzatutako fandangoa eta arin arinarekin amaitzen dute. Irudiak: Eire Vila eta ahotsak.eus. Bedaio, ingurutxoa. 2018-09-09.
Dokumentuaren akzioak