Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

uztarrozeko-ttun-ttuna etiketa duten bideoak

Burgi: Almadien Eguna 2023 ttun-ttuna

Burgiko Almadien egunean ttun-ttuna dantzatzen duela lau urte hasi ziren. Burgiarrek izabarrei eskatu zieten laguntza, bertako Kurruskla elkarteko kideak aurrez aritu baitziren Erronkaribarreko dantza honen plazaratze lanetan. Jai egun handiaren bezperan hainbat herritar eta inguruetako zenbait laguntzaile Burgiko eliza alboko plazatxoan aurkitu ditugu azken entseguan. Ainhoa Elizalde, Txaro Quel eta Ane Bollok kontatu dizkigute dantzaren eta jaiaren nondik norakoak. Duela hamar bat urte latsarien edo garbitzaileen figura txertatu zuten, almadien jaian emakumeei agerikotasuna eman nahian. Egun, emakumeak almadietan jaisten dira, latsari aritzen dira eta ttun-ttunean parte hartzen dute. Dantza entseatzen Aste Santu inguruan hasi ohi dira eta aurten bereziki jende gazteak hartu du parte, askorentzat lehen urtea izan da aurtengoa. Almadien egunean hiru aldiz dantzatu dute Uztarrozeko eta Izabako ttun-ttuna: plazan, okindegi aurrean eta ibai ondoko errepidean. Irudiak: Amaiur Aristi. Almadien Eguna, ttun-tuna, Burgi, 2023-04-29,30.

Dokumentuaren akzioak