Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

urtzi-aranburu etiketa duten bideoak

Espainiako dantza konpainia nazionala: Carmen

Ostegunean, azaroaren 26an, taularatuko du Espainiako dantza konpainia nazionalak Johan Inger suediarraren Carmen lanaren bertsio hau Donostian, Kursaalean. Urtzi Aranburu donostiarra aritu da Ingerrekin batera koreografia lanetan eta haur baten begiradatik berrikusi dute Carmen. Horrela, ikuslea ere ikuspuntu horretatik gertatzen denari begira jartzen dute, istorioan dagoen biolentzian arreta puntua jarri eta kutsatu gabeko haur begi horietatik istorioa berrinterpretatuz. Koreografia: Johan Inger. Koreografia laguntzailea: Urtzi Aranburu. Zuzendari artistikoa: Jose Carlos Martinez. Espainiako Dantza Konpainia Nazionala: Carmen, 2015.

Dokumentuaren akzioak