Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

urteurren-ikuskizuna etiketa duten bideoak

Lasala konpainiak 10 urte

Lasala konpainiak Lasala 10 urte ikuskizuna aurkeztu du pasa den larunbatean Donostiako Gazteszenan. Taldeak sorreratik gaurdaino oholtzaratu dituen pieza esanguratsuenekin osatu du ikuskizuna. 10 urteko hauetako ibilbidea errepasatuko dugu Judith Argomaniz konpainiako sortzaile eta koreografoarekin Egiako Kultur Etxean. 2013an Sortutakoak deialdian hautatutako proiektu batekin jarri zuen martxan konpainia, eta ordutik ia urtero estreinatu du piezaren bat. Bizipen eta sentimen propioak ditu sormenerako gai nagusi Argomanizek, eta dantzaren energia eta zehaztasuna bilatzen ditu gorputz-mugimenduaren atal guztietan. Lasala konpainiak 10 urte, Gipuzkoako Dantzagunea, 2023-04-24.

Dokumentuaren akzioak