Dokumentuaren akzioak
urratsak-markatu etiketa duten bideoak
Wagon Master (1950) kontra-dantza
John Fordek zuzendutako Wagon Master filmeko (1950) pasarte batean dantzaturiko kontra-dantza alaia jaso dugu bideo honetan. Kontra-dantzen sistema ederki erakusten dute irudi hauek, callerra edo esataria (musikaria bera, gehienetan) figurak markatzen doa eta hari jarraika dabiltza dantzariak. Mendebaldeko film honetako dantzaldiko irudiak Joserra Otegiri esker ezagutu ditugu. Soinu, zeharkako txirula, arrabita eta danborraren doinuan gizon emakumeak elkarrekin dantzan ari dira. Dantzarien itxura eta arropei begiratuta badirudi adin eta klase guztietakoak denak elkarrekin nahasian ari direla dantzan. Hemen duzue caller edo esatariak markatzen dituen urratsen segida:
- Agurtu denok zuen bikoteak
- Erreberentzia egin zuen damari
- Heldu eskuetatik, biratu korroan
- Lehendabizi alde batera, eta gero beste aldera
- Orain da momentua bikoteak osatzekoa
- Denak itzuliak ematera.
- Gizonezkoak erdira.
- Orain damen txanda da.
- Mendebaldean, bada dantza bat
- Chuckawallasek dantzatzen dutena.
- Saloitik itzulika ibiltzen dira eta pasioz abesten dute.
- Hartu besoetan, dantzatu konpasean.
- Egin behin, berriz nahiko duzu.
- Aurrena hanka puntatan, orain orpoen gainean.
- Horrela da Chuckawalla.
- Eskuina, ezkerra, esku-zarta eta erreberentzia
- Buelta erdia eta errepikatu berriro.
- Chuckawalla swing hil arte dantzatuko duzu.
- Eskuina, ezkerra, esku-zarta, buelta erdia eta berriz.
- Chuckawalla swing hil arte dantzatuko duzu.
- Mendebaldean, bada dantza bat Chuckawallasek dantzatzen dutena.
- Saloitik itzulika ibiltzen dira eta pasioz abesten dute.
- Hartu besoetan, dantzatu konpasean. Ezingo zara gelditu.
- Aurrena hanka puntatan, orain orpoen gainean.
- Horrela da Chuckawalla.
Kontra-dantza, Wagon Master, John Ford, 1950.
Dokumentuaren akzioak