Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

urki etiketa duten bideoak

Gipuzkoako Urrezko Domina 2015 Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi

Gipuzkoako Urrezko Domina eman zien Gipuzkoako Foru Aldundiak Juan Antonio Urbeltzi eta Marian Arregiri 2015eko abenduan. Ekitaldiaren laburpena jasotzen du Diputazioak berak ekoiztutako bideo honek. Ekitaldiaren harreran ezpata-dantzak egin zituzten Gipuzkoako, Nafarroako eta Lapurdiko Maritzuli, Duguna, Kezka, Aurtzaka, Haritz, Urki, Gure-kai eta Arkaitz taldeetako dantzariek Argia taldeko dantza-maisuen zuzendaritzapean. Ondoren, Diputazioaren jauregian egindako ekitaldiko irudiak ikus daitezke, tartean Antton Lukuren eta Ander Manterolaren goraipamen hitzak, Juan Antonio Urbeltzen esker oneko hitzaldiaren pasartea, eta Markel Olano Diputatu Nagusiaren hitzak. Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik Argia dantzari taldearekin plazaratutako zenbait dantzen irudiak ere ageri dira bertan: Jaurrietako axuri-beltza, Irradaka, e.a. Bideoa: Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Urrezko Domina, Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi, Donostia, 2015-12-18.

Dokumentuaren akzioak