Dokumentuaren akzioak
urdinarbe etiketa duten bideoak
Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak
Urdiñarbeko gazteek 1982an Altzürükün emandako maskaradetako irudiak helarazi dizkigute Ortzadar elkartetik. Maila handia sumatzen da dantzarien artean, tartean dira Jean Mixel Bedaxagar, Marcel Bedaxagar edo Jean Pierre Bordagarai ere. Maskaradetako hainbat zati ageri zaizkigu bideoan:
- 00:00 gabota
- 01:10 barrikada haustea
- 05:01 moneinak
- 07:03 aitzina pika
- 08:34 marexalak
- 09:04 brale jauztea
- 10:05 kerestu-dantza
- 10:47 txorrotxen jokoa
- 11:03 buhame-dantza
- 11:16 godalet-dantza
- 11:55 kauteren-dantza
Esan bezala, irudietan dantzari finak eta dotoreak agertzen zaizkigu, Erramun Tartaxurekin ikasitakoak seguruenik. Izan ere, Urdiñarbeko maskaradetako dantza-maisua izan zen Tartaxu eta kargu hori azkenengo aldiz, hain justu, 1982an bete zuen. Hona hemen Johañe Etxebest-ek eskaini dizkigun arizaleen izenak:
- Txerreroa: Jean Mixel Bedaxagar
- Gathuzaina: Christian Tximitx
- Kantiniersa: Jean Mixel Bouillon
- Zamaltzaina: Jacques Barreix
- Entsenaria: Jean Pierre Bordagarai
- Jauna: Marcel Bedaxagar
- Anderea: Christine Llargo
- Laboraria: Dominika Etxebarne
- Labarisa: Marie Jose Salle
- Marexalak: Jean Loyhol, Jean Baudeant, Arno Berrogain
- Kerestuak: Jean Mixel Barriex "Karrikaburu" eta Arno Bourrus
- Xorrotxak: Jean Pierre Berrogain "Larrexart" eta Arno Jaury "Organbide"
- Kabana: Jean Jacques Etxeberri
- Pitxu: Jean Pierre Barreix
Irudiak: Karlos Azketa. Ortzadar elkarteak helarazita. Informazioa: Johañe Etxebest. Urdiñarbeko maskaradak, Altzürükü, 1982.
Dokumentuaren akzioak