Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ur-handitan etiketa duten bideoak

Ur handitan: Alzheimerra

Arantxa Gurmendi aktoreak Alzheimerra du. Dantza eta abestia, ordea, guztiz barneratuta ditu eta bere egunerokotasuna alaitzen dute biek. Xabier Madariagak aurkezten duen ETB1eko Ur Handitan saioan Alzheimerra izan dute hizpide, gaixotasuna pairatzen duten eta ingurukoen hainbat testigantza jaso dira, tartean, Arantxa Gurmendirenak. Askotan beldurtua, bestetan, baztertua sentitu ohi dela dio, baina dantza eta abestia dira orain bere eguneroko terapia. Iker Arrue dantzariarekin aritzen da, Arruek Ai Do Project ekimenaren bidez, AFAGIrekin, Gipuzkoako Dantzagunearekin eta Tabakalerarekin elkarlanean, Alzheimer gaixoentzako tailerrak egiten baititu. Tailer horietan, dantza eta musikaren bitartez, gaixoen estimulazio kognitiboa lantzen dute, besteak beste, oreka, orientazioa edo memoria. Irudiak: Ur handitan, Alzheimerra, ETB1.

Dokumentuaren akzioak