Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ur-bizitan etiketa duten bideoak

Haatik: Ur Bizitan

Ur Bizitan lana estreinatu du Haatikek; uraren eta jasangarritasunaren inguruko hausnarketa. Tolosako Leidor Aretoan aurkeztu du lana Aiert Beobideren konpainiak martxoaren 11n. Modu jasangarriagoan bizitzeko aukera erakutsi nahi du lan honen bidez eta mezu hori oholtzara Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria eta Nagore Zabala dantzarien eta Iñaki Diéguez, Javier Perez de Azpeitia eta Manu Gaigne musikarien bidez zabalduko da. Konpainiaren hamargarren urteurrenean, uraren indar sinbolikoa sormenerako erronka izan da, eta bide berriak urratzeko balio izan die. Iurre Aranbururen eta Aiert Beobideren ideiatatik idatzi du Koldo Izagirrek gidoia; zuzendari laguntzaile dabil Olatz Beobide, Pascal Gaigne arduratu da musikaz eta Ramon Garcia jantziez. Haatik, Ur Bizitan, 2022-03-11.

Dokumentuaren akzioak