Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

uhersky-brod etiketa duten bideoak

Frantisek Pospisil: ezpata-dantza Moravian

Uhersky Brod herrian ospatzen ari den neguko festa edo inauteri bat da irudietan ikus daitekeena. Txekian, Moravian, zabalduak diren Pod Sable (ezpata-azpian literalki) izeneko ezpata-dantzetako bat ikus daiteke bertan. Hain zuzen ere Moraviako ezpata-dantzak ikertuz hasi zuen bere ibilbidea Frantisek Pospisilek. Ondoren Europa osoko ezpata-dantzak ikertzera eraman zuen jakinmina Moraviako ezpata-dantzek piztu zioten.  Dantzari eta musikari taldeakt baserriz baserri doa eske errondan. Poltsadun gaita, xirularru edo kornamusa bat jotzen du musikarietako batek eta biolina besteak. Gerrenarekin jakiak biltzen ditu batek, eta bost dantzarik, Zuberoako buhameen antzeko egurrezko ezpatekin ezpata-dantza egiten dute. Une batean haietako bat ahoz-bera etzanda ezpatekin kolpatzen dute, emakume batek babesten duen arte. 

Dokumentuaren akzioak