Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

txista-lehiaketa etiketa duten bideoak

Txista 2017 branletik jauztea

Zuberoako dantzen txapelketa jokatu berri da Urdiñarben Txista izenarekin, garai bateko primaken tankeran. Taldeka jokatu da eta Ezpeizeko taldea gailendu zaie Zalgizeko, Eskiulako, Barkoxeko, Urdiñarbeko, Larraineko eta Idauze-Mendiko dantzariei. Txapelketako frogetako bat bakarkakoa izan da, dantzariei branletik jauztia egiteko zortzi urratsen zerrenda zuten eta horietatik hiru urrats aukeratu zizkieten arratsaldean bertan, farusa, frijat doblea eta zeina. Hiru urrats horiekin osatu behar izan dute branletik jauztia. Hauek dira bakarkako frogan parte hartu duten dantzariak:

  • Eskiulatik: Graxiana Castillon, zamaltzaina.
  • Barkoxetik: Beñat "Phetxi" Jaureguiberri, entseinaria.
  • Urdiñarbetik: Elorri Berrogain, kantiniersa.
  • Larrainetik: Bettan Jonnet, gatuzaina.
  • Idauze-Menditik: Thomas Etxebarne, entseinaria.
  • Ezpeizetik: Mathilde Faurie, entseinaria.
  • Zalgizetik: Ibai Capot, entseinaria.

Irudiak: Eire Vila. Txista lehiaketa, bakarkako lehia, branletik jauztia, Musikaren eguna, Urdiñarbe, 2017-06-03.

Dokumentuaren akzioak