Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

txalaparta etiketa duten bideoak

Lasarte 1971 dantza eta musika mezetan

Dantzariak, txistulariak, txalapartariak, bertsolariak eta abeslariak mezan. NO-DOak Lasarten 1971an grabatu zuen meza bereziko irudiak ditugu bideo honetan. Martin eta Meltxor Artetxe txistularien doinura, Rafa Muga, Felix Telleria, eta Juan Manuel Amonarraiz agurra dantzatzen ageri zaizkigu. Frantzisko Azpitartek eta Migel Olaziregi apaizek gidatutako mezan, dantzariez gain, Pello eta Migel Zuaznabar anaia txalapartarien, Patxi Etxeberria bertsolariaren eta beste hainbat musikariren saioak izan ziren. Musikarien artean dira, Joxe Manuel Iparragirre, Arantxa Sistiaga, Mari Jose Iturbe eta Ramoni Irulegi. Benito Lertxundiren Egunsentia abestia kantatzen dute. Ezin izan ditugu identifikatu gainontzeko abeslari eta musikariak, inork ezagutuko balitu eskertuko genuke jakinaraztea. Irudiak: Filmoteca Española, No-Do, RTVE, 1971, Lasarte.

Dokumentuaren akzioak