Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ttak-estudio etiketa duten bideoak

Axeri Dantza: Herri baten erritua (2025) Trailerra

Datorren larunbatean, abenduaren 20an aurkeztuko da lehenbizikoz Axeri Dantza: Herri baten erritua dokumentala. Andoaingo eta Adunako axeri-dantzaren bilakaera kontatzen du Aitor Arruti andoaindarrak zuzendu duen lanak. Emanaldia goizeko 11:00etan izango da Andoaingo Bastero Kulturgunean. Dokumentala axeri-dantza berreskuratu zela 50 urte eta emakumeak parte hartzen hasi zirela 25 urte bete direnean egin dute, Andoaingo Axeri Dantza elkarteak bultzatuta. Urte horietan protagonista izen direnetako askoren testigantzak jaso ditu Arrutik eta horrekin tradizio bat berreskuratu eta eguneratzearen erronkak erakutsi. Estreinaldiaren ondotik, abenduaren 28an, 12:30ean Adunako elizan ikusi ahal izango da berriz.

  • Ekoizpena: Ttak Studio
  • Edizioa: Iker Casado
  • Edizio laguntzailea: Imanol Uribe
  • Jatorrizko Musika: Iñar Sastre
  • Zuzeneko soinua: Dani Iglesias
  • Irudi gehigarriak: Iñaki Gereñu, Jon Tejedor
  • Drone irudiak: Adrian Urzaiz, Iraitz Alduntzin, Jon Garin
  • Gaffer: Eddy Zelaya
  • Kolorea: Jon Corres
  • Soinu postprodukzioa: Lander Llorens
  • Poster diseinua: Oskarbi Sein
  • Zuzendaritza, gidoia eta argazki zuzendaritza: Aitor Arruti
  • Iraupena: 60 min.

 

Axeri Dantza: Herri baten erritua, 2025, Trailerra.

Dokumentuaren akzioak