Dokumentuaren akzioak
troy-brown etiketa duten bideoak
Egun bat lasterketetan (1937) Lindy Hop dantzaldia
Dantzaldi ikusgarri hau A day at the Races (1937), Sam Wood-en zuzenduta eta Marx anaiek protagonista zituen filmeko eszena gogoangarria da. Lindy Hop dantzaldi honetan dantza mota honetako talde garrantzitsuenenak egin zuen: Whitey's Lindy Hoppers-ek. Irudietan ageri den lehen dantzari bakarlaia Troy Brown da. Ondoren, lehen bikotea Dorothy Miller eta Johnny Innis-ek osatzen dute. Bigarrena, Leon James eta Norma Miller-ek; Hirugarrenean, Snookie Beasley eta Willa Mae Ricker ari dira; eta laugarrenean Ella Gibson eta George Grenidge. Ivi Anderson ari da kantari (sekuentzia osoa ikusi dezakezue hemen lehen parteko kantaldiarekin) eta All God's Children Got Rhythm da kantaren izena. Oskar sarietan dantza zuzendaritza onenaren izendapena jaso zuen lan honek. Joserra Otegik zinemako hainbat dantza eszena ikusgarri sareratzen ditu twitterren eta haren bidez izan dugu honen berri. Lindy Hop dantzaldia, A day at the Races, 1937.
Dokumentuaren akzioak