Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

trinitate-dantza etiketa duten bideoak

Kuartango: Trinitate erromeria 2016 dantza eta giza-dorrea

Atzo Kuartangon ospatutako Trinitate erromeriako dantzen eta giza-dorrearen irudiak dira honakoak. Korpus igandean egiten dute Kuartangoko Trinitateko ermitan harrera-dantza, trinitate-dantza eta giza-dorrea. Meza aurretik, herriko dantzariek harrera-dantza eskaini diote udalbatzari, horretarako baselizara heltzen den bidexkan bikoteka dantza eginez. Meza ondoren, ermita ondoan dagoen zelai batean elkartu eta trinitate-dantza egin dute borobilean. Amaitu ostean, gertu dira giza-dorrea osatuko duten bederatzi gizon eta gaztetxoa. Sei pertsonek osatzen dute oinarria, gainean beste hiru kokatzen dira eta azkenik Nikolas, mutil koskorra igo da Kuartangoko bibak botatzeko. Erromeriak musika eta dantzarekin jarraitu du. Gaiteroak Ezberdinak (Gasteiz) taldekoak dira: Jose Antonio Peziña, Feliz Pedrosa eta Txemi Napal danborrarekin. Irudiak: Eire Vila. Kuartango, Trinitate erromeria: harrera-dantza, trinitate-dantza eta giza-dorrea, 2016-05-29.

Dokumentuaren akzioak