Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

trentino etiketa duten bideoak

Trentinoko neguko maskaradak

Italiako Trentino eskualdeko inauteriei buruzko filma prestatu du Trentinoko museo etnografikoak. Euskal Herriko neguko festekin antzekotasunak agerikoak gertatzen dira irudiak ikusi ahala: San Martin eguneko suak, San Nikolas, urtarrilaren 6ko erregeak, San Sebastian eguneko erritoak, kauteren irudiko barrabaskeriak, e.a. Mascherate e riti dell'inverno nel Trentino filma, Europar Batasunak babestutako Carnival King of Europe (2007-2015) proiektuaren baitan kokatzen da. Filme honetan Trentinoko zenbait herritako inauteri errituak ikus daitezke: Predazzo, Pozza di fossa, Levico, Soraga, Fierozzo, Penia, Valfloriana, Romeno, Palu de Fersina, Moena, Grauno, Carano, Varignano, Luserna eta Grumes herrietakoak hain zuzen ere. Irudiak eta edizioa: Michele Trentini. Produkzioa: Museo degli Usi e Costumi della Gente Trentina, San Michele all'Adige 2015. Carnivalkingofeurope, YouTube, 2015.

Dokumentuaren akzioak