Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

tradizionala etiketa duten bideoak

San Pedro Altsasun 2013

Altsasuko erdigunetik hiru bat kilometrotara eta Urdiaingo lurretan, San Pedroko baseliza aurkitzen dugu, inguruan dauden zelaieri izena ematen dien santua, hain zuzen. Hariztipean, San Pedro egun osoan zehar, herriko zein ondoko Urdiaingo bizilagunak hurreratuz doaz beren jan-edanekin. Festa bazkalostea aurrera doan heinean animatuz joaten da hizketaldi eta puru banaketarekin. Zortzikoak jarraitzen dio.

Dantzaren parte hartzaile kopurua handituz doa arratsaldeak aurrera egin ahala, behin eta berriz errepikatzen baita; lehenengo Zortzikoa alkatesak (2013) hasten du txistulari bandak behin eta berriz markatu eta errepikatzen duen erritmora. 

Irudiak eta edizioa: Luis Fernando González. Ekoizlea: Emilio Xabier Dueñas. San Pedro Altsasun, 2013-06-29.

Dokumentuaren akzioak