Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

thiago-luiz-almeida etiketa duten bideoak

Ertza: Meeting point

Thiago Luiz Almeida eta Caio Henrique de Souza dantzariak Meeting point ikuskizunarekin Eibarko Untzaga plazan. Bideoan, Thiago-ren bakarkakoa jaso dugu. Dantza garaikidea, Break Dance-a eta Hip Hop-aren bidez honakoa irudikatu nahi du Asier Zabaletaren Meeting point lanak: herrialde berdineko bi gaztek 8.000 kilometroko "putzua" zeharkatu eta munduko beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzen saiatzen dira. Thiago eta Henrique dantzariak oso gaztetxoak zirela etorri ziren Brasildik Euskal Herrira eta Ertzako audizio batean ezagutu ziren; Meeting Point lanak, beraz, badu errealitatetik ere. 2017an Leioako Umore Azokan kaleko ikuskizun onenaren saria jaso zuten lan honengatik eta aurten kaleko dantza ikuskizun onenaren Max saria. Koreografia: Asier Zabaleta. Dantzariak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza. Ertza, Meeting point, Eibar, 2018-09-29.

Dokumentuaren akzioak