Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

the-fred-step etiketa duten bideoak

Freden urratsa slow motionen

Balleteko urrats berezi bat slow motionen ikusteko aukera eskaintzen du bideo honek. The Fred step urratsa  Francesca Hayward Royal Balleteko bakarlariak egiten du irudiotan eta berau osatzen duten sekuentzia osoa ondo ikusi daikete: Arabesque, fondu, coupé, petit developpé, pas de bourée eta pas de chat. Urrats honek Royal Balleteko koreografo sortzaile izan zen Frederick Ashtonen izena hartzen du, berak urrats hau bere lan ia guztietan erabili baitzuen. Jatorrian, ordea,  Anna Pavlova dantzariak Das Glühwürmchen (Ipurtargia) Paul Lincken lanean egiten zuen sekuentzia zen eta Frederick Ashtonenek hortik hartu zuen. Fredek zioenez lanean ari zen bakoitzean 13 urte zituela lehen aldiz ikusi zuen Anna Pavlova dantzarian besterik ezin zuen pentsatu, Anna izan baitzen dantzari izatera eraman zuena. Anna zendu zenetik bere pausua Fredena bilakatu zen, Anna Pavlovaren omenez bihurtu baitzuen Frederick Ashtonenek pausu hau bere talisman. Francesca Hayward, Frederick Ashton's The Fred Step in slow motion: Royal Opera House, Youtube 2015-03-24.

Dokumentuaren akzioak