Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

teruel etiketa duten bideoak

Raices 11 - Jotas de aquí y de allá TVE

Jotak dira Raices programako atal honen ardatza. Hasieran aipatzen duenez, jotari buruz egindako bigarren atala da hau, baina lehenengorik ez dugu. Extremaduran, Caceres-en abiatzen da joten inguruko ikusmira, Trujillos ondoko Arbejales auzoan, "Jota de la conquista" eta "Jota de Belen" erakusten ditu programak. Ondoren, Gijon ondoan, Luis Alonso eta bere taldearekin elkartzen da Manuel Garrido Palacios, Raices programako gidaria. Asturiarrek "jota asturiana" eta "jota de pajares" dantzatzen dituzte. Baina programa honetako harribitxia Caceres-etik dator (14:28). Garganta la Olla hiru emakumerekin egin du topo Manuel Garrido Palacios-ek: Felicitas, "Señora" Maria eta Petra. Ah zer hirukotea! Petrak txaloak joz kantatzen du eta Maria eta Felicitas-ek jota dantzatzen dute. Haien dantzarako naturaltasuna eta bizi-pozak ez du parekorik. Biba zuek! Azken jotak Aragoin, Teruelgo Calanda herrian grabatu ditu Raices-en programak. Aragoiko jota estilizatuen tankera dute Calandako hauek, baina indartsuak dira oso, karaktere handiz eta erritmo biziz dantzatuak, ikusgarriak dira. Jotas de aquí y de allá, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Dokumentuaren akzioak