Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

talaik etiketa duten bideoak

Amezketa: Talai-dantza 2021

"Talai, talai, ♬♬♬♬. talai, talai, ♬♬♬♬. 

Guk dakigula behintzat, Aralarko inguruotan, XIX. mendetik inauterietan izan dira. Mozorro, txantxo, makila-dantza eta hotsak. Etenaldiak ere bai. Gerra garaian adibidez. Ondorena ere ez zen samurra izan. Ospatu ziren urte batzuetan, etenaldia etorri zen berriz ere. Ospakizunak berriz ere eta ixilunea. 76tik aurrera ordea, 45 urtetan, etenik gabe zuen etxe ataritan izan gara. 

Eskerrik asko zuen harrera onengatik, zuen limosna, kafe-anisak, monjauak, erroskilak, sagardo berri, algarak, kontuak eta hitz aspertuak. Eskerrik asko.

Aurten ordea, izurritearengatik ezin izango dugu zuen etxe ataritan egon. Baina hala ere, ez pentsa dantzarik eskaini gabe geratuko garenik. Berriz aukera izan artean, berriz zuen etxe atarian topatu arte, zaindu, izan pazientzia, etorriko dira eta urte hobeak.

Gora inauteriak eta gora talaik."

Dokumentuaren akzioak