Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

sustraiak etiketa duten bideoak

Legazpi: Santikutz 2021 Ezpata-dantza

Ezpata-dantza atera du Santikutz Egunean Legazpiko Sustraiak dantza taldeak. Urtebeteko etenaren ondoren, ezpata-dantzariak kalera atera dira Legazpin maiatzaren 3an. Udaletxe aurreko plaza egokitu egin dute publikoarentzat, hesiz inguratu, sarrera mugatu eta eserlekuak distantziak gordeta kokatu dituzte. Ezpata-dantzarekin batera soka-dantza, zinta-dantza eta Larrain-dantza egin dituzte Sustraiakeko dantzariek. Legazpiko Goiz Deia txistulari taldearen eta Iruñeko Ezpelur gaiteroen doinuan aritu dira dantzan legazpiarrak. Irudiak: Amaiur Aristi. Ezpata-dantza, Santikutz, Legazpi, 2021-05-03.

Dokumentuaren akzioak